HAPO Aretxabaleta

ZER DA PLAN OROKORRA?



 
ZER DA ARETXABALETAKO HIRIGINTZA-PLAN OROKORRA?


Hirigintza plan orokorrak Aretxabaleta osoko lurzorua eta eraikinak antolatzen ditu, publikoak zein pribatuak. Udalak onartu ondoren, egungo Arau Subsidiarioak (Arau Subsidiarioak) ordezkatuko ditu.

 

Aretxabaletako Plan Orokor berria udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia izango da.

Erraminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautuko ditu. Arau juridiko gisa, eskubide eta betebeharrak ezarriko ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotetsiko ditu.


-Udalerri osoa arautuko du.
-Sustatzailea Aretxabaletako Udala da.
-Izaera egituratzailea (erabatekoa eta orokorra) duen dokumentua da.
-8-12 urteko indarraldia aurreikusten da.

 






 

ZER ARAUTUKO DU?


Hirigintza-plan berriak Aretxabaletako lurzorua eta eraikinak arautuko ditu, publikoak zein pribatuak. Planak, funtsean, zer, non eta zenbat egin ahal izango den adieraziko du; adibidez, etxebizitzari, parkeei, industriari, bidegorriei eta abarri dagokienez.

 

Plan Orokor berriak honela sailkatuko du udalerriko lurzorua (bai publikoa bai pribatua):

-Hiri-lurzorua (herrigunean dagoeneko eraikita eta urbanizatuta dagoen lurzorua)
-Lurzoru urbanizagarria (hiri-lurzorua hedatzeko eraldatuko den lurzoru naturala)
-Lurzoru urbanizaezina (landa-lurzorua eta bere ezaugarriengatik babestu beharrekoa)

Era berean, Plan Orokor berriak lurzorua kalifikatuko du erabilera zehaztuz (bizitegiak, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…) eta bolumenak arautuko ditu (eraikigarritasuna).
Laburbilduz, Plan Orokor berriak Aretxabaletako eremu fisikoan zer, non eta zenbat egin ahal izango den arautuko du,, bai lurzoru publikoan bai pribatuan.

 







ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?


Hirigintza-plan berria garrantzitsua da Aretxabaletako herritarren egungo beharrei erantzun ahal izateko.

 

Plan Orokor berriak garrantzi handia dauka. Izan ere, Aretxabaletaren egitura fisikoan soilik eragiten badu ere (espazio eta eraikin, publiko zein pribatuetan), eragin zuzena dauka udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean.

Beraz, Aretxabaletako Plan Orokorrak modu integralean azalduko du Aretxabaleta nolakoa izango den epe laburrean, ertainean zein luzean. 

 






 

ZER EZ DA ARETXABALETAKO HIRINGINTZA PLAN OROKORRA?

 

Hirigintza-plan berriak ez ditu arautuko enplegu-politikak, birziklatze-politikak eta abar; ezta autobus-geltokiak, zaborrontziak edo zebra-bideak ere. Gai horietarako, beste udal-jarduera edo ordenantza mota batzuk daude.

 

Plan Orokor berriak ez du arautuko, esaterako, Aretxabaletaren enplegu-politika. Esparru horretan, zera egin dezake: Aretxabaletaren jarduera ekonomikoetarako behar adina leku dagoen aztertu, eta, beharrezkoa izanez gero, espazio horiek arautu erabilera horretarako.

Era berean, Plan Orokor berriak ez ditu xehetasunak zehazten; adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen edo ez ditu zebra-bide gehiago ezartzen. Gai horietarako, beste udal-jarduera edo ordenantza mota batzuk daude.

 



 


 

ZER MUGA DITU?


Plan orokor berriak hainbat muga ditu, Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta abarren hainbat araudi bete beharko baititu. 

 

Udal-tresna juridiko bat izanda ere, Plan Orokorrek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen eta aintzat hartu behar dituzten baldintza ugari dituzte.

Plan Orokorrak kontuan izan beharko du bai udalaz gaindiko lurralde-planetan Aretxabaletarako ezarritakoa, bai araudi sektoriala (estatukoa, autonomikoa eta forala), adibidez, urei, errepidei, lurzoru kutsatuei, ondareari edo telekomunikazioei dagokienez. Etxebizitzaren arloan, esate baterako, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bidez arautzen du Plan Orokorrean aurreikusi daitezkeen etxebizitza berrien kopurua.

Gainera, zeharkako gai jakin batzuk integratuko ditu, hala nola ingurumena, jasangarritasuna eta klima-aldaketa, ikuspegi inklusiboa, eragin linguistikoa, osasuna, inpaktu akustikoa …

Bestalde, Plan Orokorraren parte hartze prozesuaren helburua ahalik eta jende gehien eta pluralaren ekarpenak jasotzea izango da, emaitza legez loteslea izan ez arren. Edonola ere, herritarren partaidetza horrek, planaren edukia osatzeko eta, ondore, kontrastatzeko balioko du. 

Azkenik, Plan Orokorrean aurreikusitakoak gauzatu ahal izateko beharrezkoa den faktore sozioekonomikoa aipatu behar da. Esaterako, gerta liteke Plan Orokorrak etxebizitza berriak edo ekonomia jardueratarako espazio berriak aurreikustea, baina horiek planaren indarraldian ez garatzea. Bi kasuetan, egoera ekonomikoagatik eta planarekin zer ikusirik ez duten faktoreen ondorioz.

 






 

ZER FASE DITU?

Hirigintza-plan orokorra egitea prozesu luzea da, eta hainbat fasetatik igaroko da behin betiko onartu arte.

Aldi horietako askok, batez ere planaren hasieran, herritarrek parte hartzeko hainbat ekintza izango dituzte; izan ere, herritar guztien beharrei erantzungo dien Aretxabaleta bat planifikatu ahal izateko, funtsezkoa da ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea.

Plan berriaren partaidetza-faseak honako hauek dira:

  • Aurretiko kontsulta publikoa. (urriak 20 - azaroak 10)
  • Diagnostiko parte-hartzailea. (azaroak 15 -abenduak 3)
  • Proposamen eta alternatiben lanketa parte-hartzailea.
  • Planaren “Aurrerakina” jendaurrean jarri.
  • “Irizpide eta helburuak” kontrastatu.
  • “Plan Berria” jendaurrean jarri.
  • Onartutako Planari buruzko azalpen-saioak.




 

Webgune honetan noiz eta nola parte hartu jakinaraziko dizugu.

Zure parte-hartzea funtsezkoa da, animatu!