PLAN OROKORRAREN GAIAK



 

INGURUNE NATURALA

Atal honen helburuak hauek dira: lurzoru naturala eta Aretxabaletako biodibertsitatea babestea, ingurumen-arriskuak murriztea eta natura- eta hiri-paisaiak integratzea.




 

MUGIKORTASUNA

Mugikortasunaren gaiaren barrruan, aldameneko udalerriekiko lotura zein Aretxabaletako barne-mugikortasuna hobetzea landuko dira.
Joan-etorrietarako, aukera jasangarri eta aktiboenak lehenetsiko dira: oinezkoak eta bizikleta, eta, ondoren, garraio publikoa. Era berean, ibilgailu pribatuen zirkulazio- eta aparkaleku-beharrei erantzun beharko zaie.





 

ESPAZIO PUBLIKOA

Espazio publikoa hiriaren aktibo nagusia da, edozein udalerriren “egongela”. Hor sartzen dira hiri-parke handiak eta espazio libreak, zein hurbileko parke edota plazak.




 

ETXEBIZITZA ETA HIRI-BERRONERATZEA

Etxebizitzari dagokionez, helburua Aretxabaletako herritarren etxebizitza-beharrak asetzea da. Horrez gain, etxebizitza-motak ere aztertuko dira: etxebizitza txikiak, alokairukoak, babesekoak, gazteentzakoak, bizitegi-eredu berriak, etab.
Plan berriak hainbat alternatiba aztertuko ditu, etxebizitza kopurua eta haien kokapen kontuan hartuz.  
Gai honetan, Aretxabaletan berroneratu eta berritu beharreko eremuak ere aztertuko dira.





 

JARDUERA EKONOMIKOA

Gai honen helburua da jarduera ekonomikoak burutu ahal izateko lurzoru eta eraikinak aurreikustea, eta hori Aretxabaletan bertan enplegua sortzearekin lotuta dago.

Merkataritza, industria, zerbitzuak, lehenengo sektorea, etab.





 

EKIPAMENDUAK

Ekipamenduen bidez gizarte ongizatea eskaintzen zaie herritarrei. Ekipamenduak izan daitezke, besteak beste, hezkuntzakoak (haurtzaindegiak, eskolak, ikastetxeak…), osasunekoak (osasun-zentroak), soziokulturalak (liburutegiak, kultura-etxeak, musika-eskolak…), kiroletakoak (kiroldegiak, kirol-zelaiak…) edo asistentziazkoak (adinekoen egoitzak).

Plan berriak ekipamenduen erabilera eta kokapenak aurreikusiko baditu ere, batzuk udalez gaindiko beste administrazio batzuen menpe egongo dira (hezkuntza eta osasunekoak, adibidez, Eusko Jaurlaritzaren menpe; edo asistentziazkoak, Aldundiaren menpe).





 

ONDAREA

Atal honen helburua kultura-ondarea eta ondare artistikoa mantentzea da; hala nola, eraikin edo hiri-elementuak eta aztarna arkeologikoak.




 

JASANGARRITASUNA ETA KLIMA ALDAKETA

Honako hau zeharkako gaia da, eta kalitatezko udalerria lortzea du helburu, ez bakarrik hemen eta orain bizi direnentzat, baita etorkizuneko belaunaldientzat ere. 
Horretarako, jasangarritasunari buruzko alderdi orokorrak jasotzen ditu kontuan, eta baita klima-aldaketa arintzeari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzkoak ere.

Klima-aldaketa arintzeaz ari garenean, HAPOren bitartez Aretxabaletak eta bere herritarrek isurpenak murriztu ditzaten egiten den guztiari buruz ari gara. 
Klima-aldaketara egokitzeak, berriz, gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak aurreikustea eskatuko du, erantzuteko ahalmena handituz eta arrisku klimatikoen aurreko bulnerabilitatea murriztuz (esaterako, uholdeak edo itsaso-mailaren igoera).





 

INKLUSIBITATEA ETA OSASUNA

Inklusibitatea Aretxabaletako Plan Orokorraren zeharkako gaia da, beharrezkoak diren ikuspuntu jakin batzuk prozesuan barneratzea bilatzen duena. Besteak beste, emakumeen ikuspuntua, nagusiena, haurrena, mugikortasun urriko pertsonena, etab. Azken finean, “beste betaurreko batzuk janztea”, HAPOk planifikatutako etorkizuneko Aretxabaleta herritar guztien beharrei erantzun diezaien.

Osasuna ere zeharkako gaia da, eta pandemiarekin garrantzia hartu badu ere, hirigintzarekin duen harremana aspalditik aztertzen da (izan ere, osasun publikoaren hobekuntza hiri-plangintzaren jatorrian dago). OMEk hiri osasungarriagoak planifikatzearen alde egin zuen 2016an, ingurune fisikoak osasunean eta pertsonen independentzian edo mendekotasunean duen eragina agerian utziz, eta zahartze aktiboa bultzatzen duten ingurune seguruagoen eta adinekoekin lagunkoiak diren inguruneen alde eginez.
Osasuna lantzeko alderdirik funtsezkoenak honako hauek dira:
  • Mugikortasun aktiboa ahalbidetzea, batez ere oinezkoentzat eta bizikletentzat.
  • Berdegune irekietarako eta jolas eta kirol jarduerak egiten diren tokietarako irisgarritasuna hobetzea (bai eraikinetako kirolinstalazioetara, bai espazio irekietara).
Kutsadura, zarata edo airearen kalitate txarra bezalako faktoreen eraginez osasungaitzak diren inguruak detektatzea eta arintzea.